XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ihes egiteko, gutun bereziak lortu behar izaten ziren, enperadoreen babes-agiriak, eta hauek ere alferrik izaten ziren askotan.

Hiltzaileen auzitegi hau ez zen guztiz desegin Maximiliano I.aren garaira arte, baina desegite hau epaileen odolean egitea merezi zuen.

Veneziako hamar epaileen auzitegia, erruki-auzitegia zen honen ondoan.

Zer pentsatu behar dugu hutsegite hauei eta beste askori buruz?

Gizakiaren izaeraz negar eginda konformatuko al gara?

Izan dira hau mendekatu beharreko kasuak ere.

14. atala. Lege politikoen eta naturalen artean dagoen aldeaz.

Nik lege naturalak deitzen diet naturak garai guztietan eta gizaki guztiei seinalaturiko legeei, naturak gure bihotzetan, nahiz eta batzuek besterik esaten duten, itsatsi dituenei justiziak iraun dezan.

Alde guztietan, lapurreta, bortxakeria, hilketa, gure senide eta ongileekiko esker txarra, kalte egiteko eta ez errugabe bati laguntzeko egiten den zinegite faltsua, eta bere aberriaren aurkako konspirazioa, delitu nabarmenak dira, gogorrago edo bigunago zigortzen direnak, baina beti zigortu beharrekoak.

Nik lege politikoak deitzen diet unean uneko beharren erantzun gisa egiten direnei, bai boterea sendotzeko, bai zoritzarrak aurreikusteko edo ekiditeko.

Etsaiak hiri bateko berriak jaso ditzakeela errezelatzen denean, ateak ixten dira eta agintzen da, heriotza-zigorpean, inork ez dezala harresietatik salto egin.

Sekta berri batek beldurra sortzen duenean; jende aurrean soberanoarenganako obedientzia estalki gisa erabiltzen duenean, gero ezkutuan konspiratzeko; edo gizon guztiak berdinak direla aldarrikatzen duenean